Castro, Américo
Espainiar idazlea (Cantagallo, Brasil, 1885 - Lloret de Mar, 1972). Ikasketak Granadan egin zituen. Madrilen Menéndez Pidal eta Giner de los Ríos-ekin egin zuen lan. Estatu Batuetako Princeton-go unibertsitateko irakaslea, obra hauek eman zituen argitara, besteren artean: El pensamiento de Cervantes (Cervantes-en pentsaera, 1925), España en su historia (1948), La enseñanza del español en España (1922), Lengua, enseñanza y literatura (Hizkuntza, irakaskuntza eta literatura, 1924), Santa Teresa y otros ensayos (Santa Teresa eta beste saio batzuk, 1929).