Castro Ruz, Raúl
Politikari eta militar kubatarra (Biran, 1931). Fidel Castroren anaia. Harekin batera aritu izan da iraultzaren hasieratik. Moncadako erasoan esku hartu zuen; preso egon zen, erbestean, gero Mexikon; Granma ontzian itzuli zen Kubara, Fidelekin batera, eta gerrillak boterea eskuratu zuenean armadaburu izendatu zuten. 1976an Kubako Alderdi Komunistako bigarren idazkari eta Estatu Kontseiluko zein Ministro Kontseiluko lehen presidenteorde izendatu zuten. Erregimenaren bigarren mandatari nagusitzat daukate politikako adituek.