Candilis, George
Azerbaijandar jatorriko arkitekto frantsesa (Baku, 1913). Grezian eta Frantzian lan egin zuen, eta bost urtez Le Corbusierren estudioan aritu zen lanean. Nabarmena du bere obran haren arkitekturaren eragina. Egungo gizakiaren bizimodua, gizartearen eta hirien egitura berria dira Candilisen arkitekturaren kezka nagusiak. Sari ugari jaso ditu. Casablanca Hiriko Plan Orokorra (1952-54) eta Atenasko Kultura Zentroa (1981-83) dira bere obra ezagunenetako batzuk.