Cancio, Raul
(Jaiotza izena, Ceferino Cancio Amunárriz). Gipuzkoar zinema antzezlea (Donostia, 1911 - Donostia, 1961). Oso famatua izan gabe, Espainiako zinemako “izarra” izan zen 40ko hamarraldian. Madrilen egin zuen debuta, oso gazte, Adolfo Aznar eta Hans Behrendten Miguelón, o el último contrabandista filmean (1933). 40ko hamarraldian hasieran egin zen ordea ezaguna, propagandazko hainbat film frankistatan parte hartu baitzuen, gehienetan heroiaren adiskide leialaren papera eginez: José Luis Sáenz de Herediaren Raza (1941), Antonio Románen Escuadrilla (1941), Carlos Arévaloren Harka (1941), Juan de Orduñaren ¡A mí la legión! (1942). Gerraondoko espainiar zinemagintzan etengabe jarraitu zuen lanean, eta, besteak beste, komediak ere egin zituen: Juan de Orduñaren Yo no me caso eta Ella, él y sus millones (1944).