Campoamor, Ramón de
Espainiar politikaria eta olerkaria (Navia, 1817 - Madril, 1901). Argitaratu zituen poemak maila handikoak ez baziren ere, ospe handia eman zioten bere garaian eta euskarazko hainbat olerkarirengan halako eragina izan zuen. Umore eta ironia handiz azaldu zuen bere garaiko giroa. XIX. mendeko Espainiako burgesiari buruzkoak ditu bere lanak: Ternezas y flores (Xamurkeriak eta loreak, 1840), Aves del alma (Arimaren hegaztiak, 1842).