Campo Baeza, Alberto
Espainiar arkitektoa (Valladolid, 1946). Arrazionaltasuna, zehaztasuna eta espazio sendoak dira Camporen obraren ezaugarri nagusiak. Arkitektura irakatsi du Espainian zein Europako beste zenbait herritan, eta aski ezagunak dira haren liburu eta artikuluak. Madrilen eginiko bi ikastetxe San Sebastian de los Reyesko Eskola Publikoa (1983) eta San Fermín Eskola Publikoa (1985), Mallorcako Berrikuntza Teknologikoen Zentroa (1995) eta Granadako Caja Generalen eraikina (1996) ditu obrarik ezagunenak. XX. mende amaierako Espainiako arkitektorik garrantzizkoenetakoa da Campo Baeza, adituen iritziz, Cano Lasso eta Sáez de Oizaren parekoa.