Calloway, Cabell
(Cab deitua). Jazz kantari eta orkestra zuzendari estatubatuarra (Rochester, 1907 - Hockessin, 1994). Hot Chocolats errebistan parte hartu zuen (1923), eta New Yorkeko Cotton Club mitikoan jo zuen 1930eko hamarkadan. Smoky Joe eta Minnie the moocher kantuekin egin zen ezaguna mundu osoan, eta 1934an etorri zen lehenbizikoz Europara. Arrakasta izugarria izan zuen, Frantzian bereziki, eta gerra arteko belaunaldiaren idolo handia izan zen. Chicagoko Missourians orkestraren buru izan zen 1930etik 1948ra. Be-boparen aitzindari izan zen estilo berezia sortu zuen.