Calvin, Melvin
Estatu Batuetako kimikaria (Saint-Paul, Minnesota, 1911 - Berkeley, 1997). Kromatografiaz eta erradioaktibitateaz baliaturik, analisi kimikorako teknika guztiz zorrotzak asmatu eta fotosintesiaren mekanismoak ikertu zituen. 1961ean Kimika Nobel saria jaso zuen. v Calvin zikloa. Biol. Landareek protoplasmako gaiak sintetizatzeko premiazkoa duten CO2-a airetik hartu eta bereganatzeko fotosintesi prozesuan gertatzen diren eta Calvin, Benson Bassham eta beste ikerlari batzuek argitu zituzten zenbait erreakziori ematen zaien izena. Argirik gabe ere gerta daitezke erreakzio horiek, eta horregatik, fase iluna ere deitu izan zaio erreakzio multzo horri.