Busturia
Bizkaiko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean Mundaka, Sukarrieta eta Bermeo, ekialdean Mundakako ibaia, mendebalean Arrieta, eta hegoaldean Murueta eta Errigoiti. Altuera 8 m. 19,56 km2. 1997ko datuen arabera, 1.682 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (busturiarrak). Auzoak: Altamira-San Kristobal, San Bartolome eta Axpe. Mundaka ibaiaren ezkerraldean dago. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 1.167 euskaldun, 197 ia euskaldun eta 265 erdaldun. Langileria oso banaturik dago nekazaritzan eta abeltzaintzan, industrian eta zerbitzuetan. Bertan dago Butroi Gaztelua. v Historia. Busturia Diego Lopitz Harokoaren garaiko Pedro de Barcellos kondearen «Livro dos Linhagens» liburuan ageri da lehen aldiz Vusturio izenpean (XIV. mendea). Erdi Aroan Ahaide Nagusien arteko borroka handiak izan ziren Busturialdean. 1794. urtean Busturiako konpainia batek Ondarroara jo zuen Ondarroakoei laguntzearren, hau frantsesen erasoetatik babestearren.