Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Busto, Javier

Gipuzkoar musikagilea (Hondarribia, 1949). Valladolideko Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen. Bere kabuz egin zituen musika ikasketak, eta Erwin List irakaslearekin abesbatzen zuzendaritza ikasi zuen. Valladolideko Ederki abesbatzako zuzendari izan zen, eta 1978an Hondarribiako Eskifaia abesbatza sortu zuen. Haren zuzendari izan zen 1994 urtea arte, eta 1995ean Kanta Cantemus koroa sortu zuen. Bi abesbatza hauekin, hainbat sari lortu ditu abesbatzen lehiaketa nagusietan: Tours, Tolosa, Ejea de los Caballeros… Epaimahaikide modura ere parte hartu du lehiaketa askotan, eta konposizio sariak lortu ditu Bilbon, Igualadan eta Tolosan.