Butenandt, Adolfo Friedrich Johann
Kimikari alemana (Wesermünde, 1903 - Munich, 1995). Sexu hormonei buruz egin zituen ikerketa garrantzitsuenak. Emakumearen gernutik ateratako estrona izan zen bakartu zuen lehen hormona. 1931n androsterona bakartu zuen, eta geroago osagai horren formula atera zuen. 1934. urtean progesterona bakartu zuen, emakumearengan haurdunaldiarekin zerikusia duten erreakzio kimikoetan agertzen dena. 1939an kimika Nobel saria eman zioten Ruzickarekin batera, baina ez zuen onartu nazien gobernuaren kontra zegoela eta.