Burton, Sir Richard Francis
Esploratzaile, hizkuntzalari eta idazle ingelesa (Torquay, 1821- Trieste, 1890). Oxforden ikasketak egin ondoren, Afganistango gerra hasi zelarik, Indiara joan zen soldadu (1842), baina gerrari baino gehiago eman zitzaion kulturari. Sanskritoaz gainera Indiako beste bost edo sei hizkuntza, eta persiera eta arabiera ikasi zituen. Gaixotu eta Ingalaterrara itzuli zen 1849an. Ingalaterran lau liburu argitaratu zituen Indiari buruz, 1851-1852 urteetan. 1853an erromes joan zen Mekara arabiarrez disfrazaturik, eta handik Somaliako Berbera aldea esploratzera jo zuen. Royal Geographical Society delakoak proposaturik Afrika erdialdeko aintzirak eta Niloren sorrera arakatzera joan zen eta Tanganyka aintzira aurkitu zuen. 1861etik aurrera Ingalaterrako kontsul izan zen, Fernando Poon, Brasilen, Damaskon (Sirian), eta Triesten (Austrian). Dahomeyko eta Yoruben kultura aztertzen aritu zen Fernando Poon kontsul zegoela. Hitita zibilizazioaren aztarnak ere berak atera zituen argitara lehenengoz. Literaturari egin zion ekarpenik garrantzizkoena Os Lusiadas eta Mila eta bat gau ingelesera itzultzea izan zen.
- Bursa
- burster
- burtain
- burtina
- Burton, Richard
- Burton, Sir Richard Francis
- burtsa
- burtzin
- burtzita
- burtzoragarri
- burtzoraldi