burster
iz. Astron. Izarrarteko energia iturria, espektro elektromagnetikoaren X izpien eremuan bat-bateko energia igorpen gehikuntzak dituena. Lehena 1975ean atzeman zuen satelite batek, eta harrezkero beste batzuk aurkitu dira, batez ere gure galaxian. Eztandek segundo batzuen iraupena dute, eta hamar aldiz handitzen dute X izpien energia igorpena. Arrazoiak ikertzeke daude. Gamma izpien antzeko eztandei ere burster deitzen zaie.