Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Browning, Robert

Idazle ingelesa (Camberwell, Londres, 1812 - Venezia, 1889). Lehen lanean Shelleyren eragina nabarmentzen bazaio ere, laster iraganeko pertsonaiak hartu zituen gaitzat: Paracelsus (1835), Sordello (1840). Browning-en antzerki lanek ez zuten arrakasta handirik lortu: Strafford (1837), King Victor and King Charles (1842), Luria (1846). Alabaina, Bells and Pomegranates (1841-1846) izenpeko liburu sailak irakurlegoaren ezagutza bildu zuen. Haren obra nagusia The Ring and the Book (1869) da; 20.000 bertsoetako poema honetan 1698an Erroman benetan gertaturiko hilketa batez hitz egiten dute gertakariarekin zerikusia duten hainbat lagunek. Handik aurrera, Tennyson-ekin batera, bere garaiko poetarik ospetsuenetarikoa izan zen. Azken lanetako zenbait: Dramatic Idylls (Amorio dramatikoak) (1879), Asolando (1879).