Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bronkitis

iz. Bronkioetako mintzaren hantura.  v  Bronkitis larria. Arnasbideetan hantura, sukarra, eztula eta zorne karkaixak azaltzen dira. Bronkopneumonia sor daiteke bronkitis larriaren ondorioz, biriketako mintzera edo trakeara hedatzen bada.  v  Bronkitis kronikoa. Klima hezea, hotza eta eguraldi lainotsua izaten den tokietako jendearengan azaltzen da batez ere. Antibiotikoak hartuz eta atseden hartuz sendatzen da.