Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bristol

Ingalaterra hego-mendebaleko hiria eta Avon konderriko hiriburua, Avon ibaiaren ertzean, Severn bokalean. 7 km-ko tunel batek Gales herriarekin lotzen du. 396.600 biztanle. (1984). Sartu-irten handiko portua eta hornidura modernoak. Unibertsitate garrantzitsua. Industria ugari: metalurgia, zink findegia, kimika industria, ontzigintza, automobilak, aeronautika industria (Bristol Siddeley) eta janari industria. Bristol hirian, Severn bokalean, hiru zentral nuklear daude.  v  Historia. Erromatarren garaian sortua, ekonomia oparotasun handia izan zuen XIV. mendean zehar artile salerosketari esker. XVII. mendetik aurrera merkataritza harreman ugari izan zuen Amerikarekin. Bigarren Mundu Gerra garaian hiria erabat suntsituta gelditu zen.