Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Britainia

(Lat. Britannia) Ingalaterrak hartzen duen uharte zatiari angloak eta saxoiak bertan egokitu ziren arte (V-VI. m.) eman zitzaion izena. Historiaren hasieratik zeltak bizi ziren bertan. Britainiako eta Galiako zibilizazioak elkarren antzekoak ziren Zesarren garaian (K.a. 55). Claudiok hasitako konkista (K.a. 43) Agricolak bukatu zuen (K.o. 77-83), gatazka eta matxinada handien ondoren. Hadrianok (122) eta Antoninok (142) eraikiriko murruek piktoen eta eskotoen erasoetatik babesten zituztela, erromatarrek Londinium (Londres) eta Ebucarum (York) hiriak sortu zituzten III. mendean. IV. mendean kristautua, erromatarrek utzi zuten arian arian uhartea, eta V-VI. mendeetako inbasio anglo eta saxoiek egotzi zituzten bertako britainiarrak Armorika, Cornuailles eta Gales aldera. ik. Bretainia.