Briggs, Henry
Matematikari ingelesa (Warley Wood, Yorkshire, 1561 - Oxford, 1631). Logaritmoen inguruan lan egiten zuen matematikariak 10 zenbakia oinarri bezala erabiltzeko ideia izan zuen. Lehen 31.000 zenbaki osoen logaritmoak 14. hamarrena arte kalkulatu zituen, halaber. v Briggs-en logaritmoa. Mat. Oinarrizko zenbakitzat hamar duen logaritmoa. Log. zeinuaren bidez adierazten da, beraren oinean oinarriaren zenbakirik jarri gabe ere ulertzen baita zenbaki hori hamar dela.