Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brie

Frantziako iparraldeko antzinako lurraldea, Sena eta Marne ibaien artean (Seine-et-Marne). Nekazari lurraldea, garia, azukre-kanabera eta behi azienda dira lanbide nagusiak (ospe handiko gaztak). Brie frantsesa, hegoaldekoa, aberatsagoa da Champagneko Brie, iparraldekoa, baino. Hiri nagusiak: Corbeil, Essones, Coulommiers, Meaux, Melun eta Brie-Comte-Robert.  v  Historia. Azken karolingiarren eta lehen Capet-ekoen garaian bi Brie ziren: Brie frantsesa (hiriburua: Brie-Comte-Robert) eta Champagneko Brie (hiriburua: Meaux). Azken honetan sortu zen Champagneko etxea, Nafarroako erregetzaren jabea izan zena 1234-1274 bitartean (Teobaldo I, Teobaldo II, Teobaldo III eta Henrike I). Champagneko etxea Frantziako koroari lotu zitzaion 1361ean.