Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brasov

(Al. Kronstadt; 1950 eta 1960 artean, Orasul Stalin). Errumania erdialdeko hiria, Transilvaniako Alpeen ipar-ekialdean dagoena. 290.722 biztanle (1983). Hiriak Erdi Aroko kutsua gorde du: Udalez-txea (XV. m.); Eliza Beltza, Alemaniako gotikoa, (XV. m.); San Bartolome eliza (XIII-XVI. m.), San Nikolas eliza (XIV-XVII. m.) eta XV. mendeko gotorlekuaren hondakinak. Turismo hiria da.  v  Historia. Zaldun teutoiek sortu zuten XIII. mendean; XV. eta XVI. mendeetan Brasov Transilvaniako erreformaren gune nagusia izan zen.  v  Brasov eskualdea. (5.351 km2; 665.097 biztanle, 1983) Errumaniako industrialde garrantzizkoenetakoa da.