Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brabant

Belgikako erdialdeko herrialdea, Brabanteko dukerriaren mendebalean. Hizkuntzek bitan banatzen dute: flandesera iparraldean eta waloia (frantsesa) hegoaldean. 3.358 km2. 2.217.445 biztanle (1985). Hiriburua: Brusela.  v  Bost eskualdetan banatuta dago: Brusela hiria, Brusela aldiria, Hal-Vilvorde, Lovaina (Leuven) eta Nivelles. Lurralde lau hezea eta oparoa da, Gette, Haine, Lasne, Orne, Senne, Thines eta Yssche ibaiek zeharkatua. Brabant jende gehien bizi den Belgikako herrialdea da.  v  Ekonomia. Nekazaritza (barazkiak, laboreak, azukre-erremolatxa) eta era askotako aziendak. Lurren % 10 basoa da (Soigneseko oihana). Brusela Brabant dukerriko hiriburua izateak garapen ekonomikoa bultzatu zuen inondik ere, bertara bildu baitzen Flandesko ehun industria: Anderlecht, Eigenbrakel, Brusela (bertan lantzen da «brabant» izeneko liho mota). Eraikuntza ekaiak, kimika eta burdingintza industria (Senne, Brussel-Charleroi ubidea). Janari industria (garagardoa, etab.).