Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bozue

Ernio eta Aralarko mendiak baliatzeko hainbat herriren artean aspaldian egin zuten elkartea. Elkarte hori bitan banatzen zen: Bozue Handia eta Bozue Txikia edo Billabona. Lehena herri hauek osatua zen: Amezketa, Abaltzisketa, Orendain, Ikaztegieta eta Baliarrain. Bigarrena, berriz, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Billabona eta Zaldibia. Bozuek, Bozue Handia izenpean, bazuen ordezkari bat Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Amezketa, Abaltzisketa, Baliarrain eta Altzo ordezkatzen zituena, hain zuzen. 1660. urtean Altzok utzi egin zuen elkartea.