Bozo, Dominique
Frantses historialaria (Alençon, 1935-1993). Louvreko Eskolan eta Parisko Unibertsitateko arte eta arkeologia institutuan egin zituen ikasketak. 1969. urtetik aurrera arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izan zen, eta hainbat erakusketa antolatu zuen (besteak beste, Matisseren marrazkiak eta eskulturak, 1975ean). 1976an Picasso museoko antolamenduaren arduradun izan zen. 1984an Arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izendatu zuten. New Yorkeko Arte Modernoko museoan ere lan egin zuen. Dimisioa eman zuen eta lau urtez arte plastikoetako ordezkaritzarako aritu zen lanean. 1990ean arte modernoko museora deitu zuten berriz ere, eta 1991n bertako lehendakari izendatu zuten. Zentroaren alderdi administratiboa berritzea izan zuen helburua azken urteetan.