Bourgneuf
(Eusk. Baiona Ttipia; Fr. Petit Bayonne) Baionako auzoa, Bore Nau izenaz ere ezaguna. Antzinako Baiona osatzen zuten auzoetako bat da, Baiona Handia eta Saint-Espritekin batera. Hiriaren ipar-ekialdean dago, Errobi ibaiaren, Hiriburu eta Mousserolles artean. XIII. mendean aipatua, kale estu eta bihurri samarrek osatua da.