Bourniquel, Camille
Frantses idazlea (Paris, 1918). Oroimenaren misterioak eta berraurkiketak izan ditu bere idazlanen gai nagusiak: Sélinonte ou la chambre impériale (1970, Selinonte edo logela inperiala), Le soleil sur la rade (1979, Eguzkia itsasartean), Le dieu crétois (1982, Jainko kretarra) eta Le jugement dernier (1983, Azken judizioa).