Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

botulismo

iz. Med. Clostridium botulinum toxinaren pozoiak sortzen duen eritasuna. Difteriaren eta tetanos eritasunen antzekoa da. Begietako eta ahoko paralisiak jotzen du eria, entzumena galtzen du, eta sukarra, hipertentsioa eta takikardia ere izaten du. Heriotza sor dezake arnasketaren eta bihotzaren paralisia gertatuz gero. Janarietan izaten da gai hori, gaizki kontserbatutako haragian eta arrainean bereziki, eta gizonarengan zein animaliengan azaltzen da eritasuna. Paralisia azaldu aurretik, eritasuna sortu duen toxinaren antitoxina eman behar izaten zaio eriari, sendatzeko.