Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Botzaris

edo Botsaris, Marko. Greziar abertzalea (Souli, 1789 inguruan - 1823). Greziako burujabetasunerako gerrako buruzagi nagusietakoa izan zen eta Missolonghi hiriaren defentsan nabarmendu zen (1822-1823). Turkoen aurkako gudu batean hil zen, Karpenisi ondoan.