Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borodin, Aleksandr

Errusiar musikagilea (San Petersburgo, 1833 - San Petersburgo, 1887) Imeritinsky printzearen ondorengoa, mediku militarra eta kimikako irakasle izan zen, musika bere gisa ikasi zuen Balakirev lagunarengadik ikasi baino lehen. Bosten Taldeko kide sortu zenetik, hogei urte eman zituen Igor Printzea bere lan nagusia prestatzen (1890. urtean Rimski-Korsakov eta Glazunov musikariek bukatuko zuten lana). Borodinek erabilitako gaiek jatorri folklorikoa duten arren, italiar kutsu nabaria du haren musikak. Lan gutxi baina bikainak utzi zituen Borodinek: Asia Erdialdeko estepetan (1880), Pianorako Suite Txikia (1885) eta Ipar Printzea operako ospe handiko Dantza Polovtsiarrak. Lan hauez gainera, hiru sinfonia egin zituen.