Borda, Itxaro
Nafarroa Behereko idazlea (Oragarre, 1959). Nekazaritzan eta Historian lizentziatua da. Mugaren bi aldeetako kultura eta argitalpen proiektu askotan parte hartu du. Maiatz literatura aldizkariko lankide eta zuzendari izandakoa (1981-1991). Poemagintza landu du ondorengo lan hauetan: Bizitza nola badoan. Poemak 1974-1984 (1984), Kokrodil bat daukat bihotzaren ordez (1986), Just love (1988), Bestaldean (1991) eta Orain (1998). Eleberriak ere kaleratu ditu: Basilika (1984), Udaran betaurreko beltzekin (1987), Bakean utzi arte (1993), Bizi nizano munduan (1996) eta Amoreko pena baño (1996). Bestelako lanak ere eman ditu argitara: Emakumeak idazle (1984), Urtemuga lehorraren kronika (1989) eta Manex Erdozaintzi-Etxart (1934-1984) (1995). Seaska iparraldeko ikastolen elkarteko buru ere izan da.