Borcherds, Richard E
Ingeles matematikaria (1959). Lehenengo ikasketak Cambridgeko Trinity Collegen egin zituen; gero Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeleyn) irakasle laguntzaile izan zen. Errege Elkarteko kide izateaz gainera, 1993tik aurrera Berkeleyko Unibertsitateko irakasle da. Cambridgeko Unibertsitateko Matematika Hutseko eta Estatistika Matematikoko sailetako kide ere bada. Aljebra eta geometrian egindako lanarengatik, eta bereziki Moonshine izeneko konjetura frogatzeagatik, da ezaguna. Konjetura hori John Conway eta Simon Norton britainiar matematikariek azaldu zuten 1970ko hamarraldiaren bukaeran.
- Borboiko etxea
- Borboiko dukea, Karlos IIIa
- borbor
- bor-bor
- borborka
- Borcherds, Richard E
- Borda, Itxaro
- borda
- bordalde
- bordari
- bordatu, borda, bordatzen