Borboiko dukea, Karlos IIIa
(Borboiko Kondestablea). (Montpensier, 1490 - Erroma, 1527). Montepensier-ko kondea (1501), Bourbon eta Auverniako dukea (1503) eta Montpensier-ko konderriko ondorengoa, Petri II.a Beaujeukoaren alaba zen bere lehengusinarekin ezkondu zen 1505ean, Borboi etxeko bi adarren lurralde handiak bateratuz hala. Frantziako koroaren zerbitzuan, kondestable edo erreinuko armada-buru izendatu zuten 1514an eta, François I.aren zerbitzuan aritu zen, erabakior, Marignanon Milango dukearen aliatu ziren suitzarren aurkako guduan (1515). Haren emaztea hil ondoren (1521), François I.aren ama Luisa Savoiakoarekin ezkontzeari uko egin zion eta erregearen amak borboitarren oinordekotza eskatu zion. Espainiako Karlos I.aren zerbitzuan, frantses gudarostea garaitu zuen Pavian (1525) eta Erromako setioan hil zen (1527). Borboitarren adar nagusia berarekin amaitu zen eta François I.ak bereganatu zituen ondasun guztiak.
- borano
- borato
- borax
- borboil
- Borboiko etxea
- Borboiko dukea, Karlos IIIa
- borbor
- bor-bor
- borborka
- Borcherds, Richard E
- Borda, Itxaro