Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonn

Alemania mendebaleko hiria (Ipar Renania-Westfalia), Rhin ibaiaren ertzean. 1949. urteaz geroztik Alemania Federaleko hiriburua izan da. 1991n hiriburua Berlina aldatzeko erabakia hartu zuen parlamentuak. 290.800 biztanle (1986).  v  1786. urtean sortutako unibertsitatea. Aipagarriak dira XI-XIII. mendeetako kolegiata erromaniko (Münster) zoragarria (XII. mendeko kalostra, XI. mendeko koroa), XVIII. mendeko udaletxea, eta Beethoven musikagilearen jaiotetxea (egun museo bihurtua).  v  Industria gutxi garatua dago baina Bonn administrazio, zientzia- eta kulturagune garrantzitsua bilakatu da: Bundestag, enbaxadak, arteari eta historiari buruzko museoak eta behatokiak.  v  Historia. Antzinako hiri erromatarra (Bonna edo Castra Bonnensia), Bonn Koloniako printze hautesleen egoitza bihurtu zen. Prusiaren mende egon aurretik (1815) Frantziaren esku egon zen (1801). Bigarren Mundu Gerra garaian bonbardaketa ugari jasan behar izan zuen Bonn hiriak.