Bonington, Richard
Pintore eta litografo ingelesa (Arnold, Nottingham, 1801 - Londres, 1828). Frantzian ikasi zuen, Gros pintorearekin. Delacroixen laguna ere izan zen. 1826. urtean Veneziara jo zuen, eta nabaria da bere lanetan margolari veneziarren eragina. San Marko Plaza, Versallesko Lorategia eta Nafarroako Margaritaren erretratua dira bere lanik ezagunenak.