Bonet, Blai
Kataluniar idazlea (Santanyí, Mallorca, 1926 - Cala Figuera, 1997). Sensibilitate erlijioso berezi batez hornitutako poeta zen, eta irudi biziak adierazten zituen. Bere lanik ezagunenak: Cant espiritual (Kanta espirituala, 1953), L’Evangeli segons un de tants (Ebanjelioa edonoren arabera, 1957), El mar (Itsasoa, 1958) eta Mister Evasió (1968).