Bond, William Cranch
Estatu Batuetako astronomoa (Portland, 1789 - Cambridge, 1859). 1850ean Vega izarraren argazkia egin zuen, eta horixe izan zen izar baten lehenengo argazkia. Handik urte betera ilargiari egin zion argazki batek arrakasta handia izan zuen Londres-ko erakusketa batean. Saturnoren bi sateliteren artean eraztun ilun bat aurkitu zuen; 1857an izar bikoitz baten lehenengo argazkia atera zuen.
- bonbezia
- bonbilla
- bonbizido
- bon-bon
- bonbona
- Bond, William Cranch
- Bondeville, Emmanuel
- Bondon, Jacques
- Bondy, Luc
- Bonet, Blai
- bonet