Bolivar
Venezuela hego-ekialdeko estatua, Orinoco ibaia, Guyana ingelesa eta Brasilen artean dagoena. 238.000 km2 (Venezuelako estaturik zabalena) eta 668.340 biztanle (1981). Hiriburua: Bolibar Hiria. v Burdin meatze (Cerro Bolibar, El Pao) eta burdingintza (Matanzas) garrantzitsuak. Zentral hidroelektrikoak Caroni ibaian zehar. v Kolonbia iparraldeko departamendua, Magdalena ibaia eta Darien golkoaren artean dagoena. 26.392 km2 eta 901.600 biztanle. Hiriburua: Cartagena. v Ekuadorreko probintzia, Erdialdeko Andeek zeharkatzen dutena. 4.271 km2 eta 183.751 biztanle. Hiriburua: Guaranda. Espainiarren mende egon zen bitartean Guamarica izena zuen.