Bolivar, Ciudad
Venezuela hego-ekialdeko hiria eta izen bereko estatuko hiriburua, Orinoco ibaiertzean. 103.728 biztanle. Ibai portu garrantzitsua. Urre, diamante, zur eta azienda esportazioa. Venezuelako merkataritzagune garrantzitsuenetakoa da. v Joaquín Moreno de Mendozak sortu zuen 1762. urtean, eta Angostura izena eman zion. 1817. urtean Simón Bolívarrek hiria setiatu ondoan, haren burujabetza ez ezik Kolonbia Handiarena ere aldarrikatu zuen. Gaur egun duen izena 1846. urtean hartu zuen.