Böhme, Jakob
Alemaniar mistikoa ( Görlitz, 1575 - Görlitz, 1624). Bera izan zen alemanieraz idatzi zuen lehenbiziko filosofoa. Haren pentsaera Errenazimentuko ildotik doa, Nicolas de Cusa, Paracelso eta Giordano Brunoren harira. Bere gisara ikasi zuen; Biblia, Eckehardt, Weigel, G. Schwenckfeld eta, batez ere, Paracelso izan ziren bere iturri nagusiak. Haren metafisika neoplatonismoa ez bezalakoa da: izaki perfektoa izaki ez-perfektoetatik abiatuz sor litekeela frogatu zuen. Idealismoaren aitzindari izan zen; haren pentsaerak eragin handia izan zuen filosofo askorengan: Spinoza, Schelling, Goethe eta Hegelengan, esaterako. Bere obra aipagarrienak: Egunsentiaren jaiotza (Aurora oder Morgenröte im Aufgang (1612); De tribus principiis (1620); De signatura rerum (1622); Mysterium magnum (1623); etab.
- bogotar
- bogul
- Bohemia
- Bohemiako oihana
- Böhm, Karl
- Böhme, Jakob
- Bohr, Niels
- boiar
- boiardo
- Boiaria
- boido