Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

blenorragia

iz. Med. Eritasun kutsakorra, Neisseria gonorrheae izeneko diplokokoak sortzen duena eta sexu bidez oso erraz hedatzen dena. Garaiz sendatzen ez bada bakterioa odolera igarotzen da eta kalte larriak sor ditzake; artritisa, panoftalmia (begia galtzeko arriskua dakarrena), etab. Gizonezkoarengan, mina eta izerdiaren antzeko jario bat azaltzen da uretra hodian. Eritasuna larritzen denean, mina areagotu eta jarioa horitu egiten da. Zenbait kasutan uretratik prostatara, epididimora eta uretra inguruko guruinetara hedatzen da. Ez bada ondo sendatzen kroniko bihur daiteke eritasuna. Emakumezkoarengan, hantura azaltzen da maginan, umetokian eta Bartholin-en guruinetan eta gernua isurtzeko zailtasunak ere izaten dira. Eritasuna larria denean kalteak sortzen dira Falopioren tronpetan ere eta antzu bihur dezake eria.