Bleuler, Eugen
Suitzar psikiatra (Zollikon, Zurich aldean, 1857 - Zollikon,1939). Psikoanalisiaren jarraitzailea izan zen eta psikosien eremua aztertu zuen, berak bataiatu zuen eskizofrenia saila batez ere. Sindrome nagusitzat errealitatearekiko haustura (grekoz skizo) eta funtzio fisikoen disoziazioa agertzen dituzten patologia egoerei ezarri zien izen hau (1911).