Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

blefaritis

iz. Med. Betazalen hantura, hainbat motatakoa izan daitekeena. Hiperemia dutenek, nekeak jotako pertsonek, astenikoek edo gorpuzkera ahulekoek izaten dutena.  v  Blefaritis koipetsua. Betiletan eta, zetaka gris zurixkak, koipetsuak agertzen dira; dermatitis koipetsuarekin batera azaldu ohi da.  v  Estafilokoko blefaritisa. Izen bereko germenak sortzen duena; betazalen hantura kronikoa du ezaugarri. Betazalak gorritu egiten dira eta betileetan itsatsirik zetakak agertzen dira. Konjuntibitisarekin batera azaltzen da eta kornea honda dezake.  v  Ertzetako blefaritisa. Begiaren kanpoaldeko zein barnealdeko ertzetakoa; pitzadurak eta zauritxoak ditu ezaugarri; klima epel-lehorreko lurraldeetan azaltzen da batez ere. Morax Axenfeld-en baziloak sortua da gehienetan. Blefaritis mota hauek guztiak hainbat eragilek sortzen dituzte, baina elikadura eskasa, kea, hautsa, eta ahulezia beste hainbat eragileren lagungarri izaten dira.