blastema
iz. Biol. Ehunak eta organoak sortzeko gaitasuna duen enbrioi zelulen multzoa. Gorputz-adarren birsorketaren lehen aldietan sortzen diren antolatu gabeko zelula soilei eta ehunei ere blastema deitzen zaie. Blastema zati antolatua da; garatzen doan heinean ehunak eta organoak osatzen ditu. Artropodoetan blastema 5 egunetan osatzen da, eta narrasti eta anfibioen buztanaren birsorketan 8 eta 15 egun bitartean.