blastomikosi
iz. Med. Blastomyces generoko hainbat onddo motak sortutako eritasunen multzoa. Animalien edo gizonen edozein organo edo ehunetan azal daiteke. Lau blastomikosi mota nagusi daude: 1. Ipar Ameriketako blastomikosia. AEBetako zenbait lurraldetan ugari den mikosi mota kronikoa, biriketan eta larruazalean kalteak eragiten dituena. 2. Hego Ameriketako blastomikosia. Kalteak sortzen ditu larruazalean, mintzetan, ganglioetan, etab. Blastomikosi mota honek jotako izakia hil egiten da. 3. Europako blastomikosia edo kriptokokosia. 4. Histoplasmosia. Histoplasma capsulatum onddoak arnasbideetatik sartuta sortzen duena. Ez da eritasun larria.