Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bizkarroi

izond. Besteren bizkarretik bizi dena.  v  Berez kaltea eragiten duena da bizkarroia, eta ez sinbiosi moduan bizi izaten dena. Batzuk behin betikoak izaten dira, baina bada behin-behinekorik ere (gehienak, arrautzak jartzeko besteen behar direlako). Bizkarroia hartzen duen organismoari bizkarroi zain esaten zaio.  v  Barne bizkarroia. Bizkarroi zainaren barruan bizi izaten dena.  v  Benetako bizkarroia. Bizkarroi zainaz elikatzen dena.  v  Bizkarroi maizterra. Bizkarroi zainean bizi dena, baina hartaz edo hark jaten duenaz elikatzen ez dena.  v  Jaki bizkarroia. Bizkarroi zainak jaten duenaz elikatzen dena.  v  Kanpoko bizkarroia. Bizkarroi zainaren kanpoaldean bizi izaten dena.  v  Sasi bizkarroia. Bizkarroi zainaz elikatzen ez dena; hala nola, jaki bizkarroia eta bizkarroi maizterra.