Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bizkatxa

iz. Zool. Txintxilaren edo kukumixaren familiako karraskaria (Lagostomus maximus); erbiaren neurrikoa da; 50 cm-tako luzera hartzen du, eta isatsak beste 20 cm. Gorputz lodia izaten du, eta bizkarra oso konkortua. Bizkarrean ile iluna izaten du. Talde handietan bizi da, Argentinako landatan. Lurrazpian kilometroetako zuloak egiten ditu. Egunez ezkutatuta egoten da, eta gauez irteten du. Belarrak eta sustraiak janez elikatzen da. Larrua eta haragia erabiltzeko ehizatzen da.