Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bizkarrezur

iz. Gizonagan eta animalia nagusiengan bizkarrean zehar doan hezurra, ornoz osatua. Orno bakoitza giltzaturik egoten da hurrengoarekin, baina ez harekin bat egina. Bizkarrezurra malgua izaten da, baina malgutasun hori ez da berdina leku guztietan; segun eta nolakoa den ornoen arteko giltzadura. Hala gizonarengan, lepoaldea malguagoa da bizkarra baino. Gizonaren bizkarrezurrak 73-75 cm bitarteko luzera du, eta 33 edo 34 ornoz osatuta dago. Orno horietatik lepoaldekoak 7 dira, bizkarraldekoak 12, gerrialdekoak 5 eta pelbisekoak 9 edo 10.  v  Bizkarrezur muina. Bizkarrezurraren barrutik doan entzefaloaren luzapena; zulogune okzipitaletik gerrialderaino luzatzen da. Nerbio sistema zentralaren barruan dago, eta gizonarengan 42-45 cm bitarteko luzera du. Zilindro itxurakoa da. Bertatik ateratzen dira gorputz enborrera eta adarretara doazen 31 kirioak.