bizi 1
iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, gai berritzeko, ugaritzeko… ahalmenean datzana. Bizia eman, kendu, galdu. Bizi arriskua: hiltzeko arriskua. Biziaren azpian: (agindu) heriotz zigorraren azpian. || Irud. Hizkuntzaren bizia. || Bizitza. Bere bizi guztian. || Bizi-alargun. izond. Bere ezkonlagunarekin bizi ez dena. (Adizlagun gisa). Bakoitza bere aldetik, bizi-alargun dabiltza. || Bizi-alargundu. da ad. Ezkonlagunaz berezi. || Bizi-alarguntza. iz. Bizi-alargunaren egoera. || Bizi berritu. Bizitasun berria hartu edo eman. v Bizi-jaka. Hegazkin eta itsasontzietan bereziki erabiltzen den jaka modukoa. Istripu bat izan eta uretara edo erortzekotan, ez hondoratzearren jazten da.