Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bitamina

iz. Pl. Janari gordinetan diren gai organikoak, gorputzaren jardueran nahitaezkoak, haien gabeziak edo urritasunak hainbat eritasun baitakar.  v  A bitamina. Arrainen gibelean, esnetan eta arrautzaren gorringoan izaten da; oliotan urtzen da. Garrantzi handia du ikusmenerako. McCollumek eta Kennedyk aurkitu zuten 1916an.  v  B1 bitamina. Nitrogenoz eta sufrez osatua; uretan urtzen da. Laboreen azalean izaten da. Bitamina honen urritasunak beriberi eritasuna sortzen du. Eijkmannek aurkitu zuen 1897an.  v  B2 bitamina. Hostoetan, arrautzetan eta esnetan izaten den laranja koloreko gaia. Ezinbestekoa da metabolismorako. Bitamina horren urritasunak zauriak sortzen ditu ezpainetan eta sudur zuloetan. Funkek aurkitu zuen 1926an.  v  B bitamina. Gai nitrogenodun kolorgea. Laboreetan, haragian eta legamian egoten da. Umeen hazkuntzan garrantzi handia du. Horren urritasunak anemia sortzen du.  v  C bitamina (azido askorbikoa). Laranja eta gisako fruituetan, tomateetan, marrubietan, barazkietan eta patatetan izaten da. Horren gabeziak eskorbutoa sortzen du. Heltsek aurkitu zuen 1912an.  v  D bitamina. Azalean izaten da, izpi ultramoreen eraginez. Hortzak eta hezurrak osasuntsu hazteko ezinbestekoa da. Bakailao gibeleko oliotan, arrautza gorringoan, esnetan eta gurinean izaten da. Euler-ek aurkitu zuen 1924an.  v  E bitamina. Landare oliotan izaten da. Evansek, Sure-k eta Bishopek aurkitu zuten 1922an.  v  F bitamina. Azido koipetsu arruntak erraz digeritzeko beharrezkoa.  v  H bitamina. Uretan urtzen da eta legamia eratzeko ezinbestekoa da. Gizonari zernolako onura dakarkion ez da oraindik ezagutzen. Gyorgyk aurkitu zuen 1934an.  v  K bitamina. Koipetan urtzen den olio horia. Hosto berdeetan izaten da. Gabeziak odola gatzatzea oztopatzen dio. Damek aurkitu zuen 1934an.  v  P bitamina. Uretan urtzen da. Limoietan aurkitu zen lehen aldiz, baina beste fruitu askotan ere bada.  v  Azido folikoa. Gai horia, ezinbestekoa zelula berriak sortzeko. Legamian eta gibelean izaten da. Bitamina hau falta bada globulu gorriak ez dira eratzen, umeengan batez ere.  v  Nikotinamida. Bitamina hau falta bada, pelagra sortzen da.  v  Biotina. Uretan urtzen den bitamina. Landareak eta animaliak hazteko ezinbestekoa da.