Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bitar

izlag. Bi banakoz osatua; soilik bi egoeratan datzana. Mat. Zenbakiak bi sinbolozko segida baten bidez adierazten dituen zenbaki sistemaz esaten da. Kristau Aroa baino askoz lehenago ezagutzen zuten txinoek sistema hori. Ordenagailu elektronikoetan edo azkartasun handikoetan erabiltzen da batez ere. v Mus. Bi zati edo denbora dituen konpasaz esaten da. v Kim. Soilik bi elementuz osatuta dagoen konposatuaz esaten da.