bit
iz. Inf. Oinarrizko informazio banakoa. ■ Informatikako prozesaketa eta memorian, ordenagailuak darabilen informazio unitaterik txikiena da bita. Bit batek 1 edo 0ko balioa du sistema bitarrean. Zortzi bit-ek byte bat osatzen dute, eta horren bidez edozein informazio mota adieraz daiteke, alfabetoko hizkiez gainera, baita 0 eta 9 arteko digituak ere.